XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
A zer iskanbila! Hura zalaparta, hura! Arturito eta Makala, eskuan makila bana, ahaleginetan ari ziren katuak oilorik ez zezan harrapa.
Patxik, esku batean pistola eta bestean ezpata, isiltzeko agintzen zien denei, baina alfer-alferrik.
Asko kostata, baina azkenean lortu zuten neska-mutilak eta katua handik ateratzea.
Oiloak berriro oilategira sartzea beste kontua izan zen; amaitu orduko leher eginda zeuden hirurak, eta kutxen gainean jezarri ziren atseden hartzearren.
- Jo, eta oraindik txoria erostea falta zaiguk.
- Bai, baina daukagun diruarekin ez zekiat zer erosiko ote dugun.
- Zenbat daukagu ba? Makalak sarreran bildutako dirua atera zuen.
- Berrogeitazazpi peseta soil-soilik.
- Hori
- Hainbeste neke hartu eta alferrik.
- Eta dendakoari
- Kontxo, ez duk ideia txarra! Zeinen bizkorrak garen!.
-
Eta itxaropen berri harekin, dendarantz abiatu ziren.